DBH 3 - Bilera

Data: 
Asteartea, 2019, Martxoa 26 - 18:30
Lekua: 
Aretoa
0
Ekintza mota: 

DBH 3ko ikasturtea aurrera doa eta epe motzean zuen seme-alabak hurrengo ikasturteari begira erabaki hartze prozesu batean sartzear daude geroko ikas-norabidea markatuko duena.

Ikastolak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, interes profesionalen eta ikas-ohituren inguruko hainbat galdetegi eta gurasoei begira hitzaldi informatibo orokor bat.

Bilera informatibo horretan datorren ikasturteari begira irekitzen diren ibilbide akademiko desberdinen inguruko informazioa azalduko zaizue.